Egoitz Lopez de Lacalle otxandiarra atxilotu dute Bilbon

Anboto 2014ko urt. 8a, 19:56
EPPK, presoen kolektiboaren bitartekari taldearen aurkako operazioa egin du Guardia Zibilak. Bilbon Egoitz Lopez de Lacalle otxandiarra atxilotu dute. Publikoki lan egin dute kolektiboaren iritzia plazaratzen.

Lopez de Lacalleren abokatuak hurrekoei esan die ez dagoela inkomunikatuta. Otxandion kontzentrazioa deitu dute iluntzerako, 19:00etarako.

Guztira zortzi lagun atxilotu zituzten atzo 15:30ean hasitako operazioan. Testuinguru berezian etorri da, joan zen asteburuan Plateruenean preso ohiek egindako agerraldiaren ostean eta Bilboko zapatuko manifestazioaren aurretik.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!