Urtebete eskas da Udalak Otxandiorako plan estrategikoa martxan jarri zela. Helburu eta irizpide orokorrak zehaztu dituzte dagoneko, amaitu berri den lehenengo fase batean. Asteon bertan bigarren faseari ekin die. Bertan, ekintzak zehatzak definituko dituzte, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duen moduan.
Asteon bertan egin dituzte bigarren zati honekin lotutako lehenengo foro biak, euskara eta turismoarekin lotutakoak, hain zuzen ere; eta, datorren astelehen eta martitzenerako jarri dituzte hurrengo hitzorduak elkartzeko: udaletxean batuko dira, 19:00etan.
Guztira, 50 lagun inguru elkartzen dira hasi berri dituzten foro horietan; 14 dira egingo diren foroak. Etorkizunari begira, herriaren garapenerako jarri dute martxan Otxandioren plan estrategikoa, hainbat alor jorratzen direlarik. Abiatutako foro horietan, aitatu dugun moduan, ekintza zehatzak definituko dituzte plan estrategiko horri begira.