Hontza museoak eta EITBk akordioa sinatu dute

Joseba Derteano 2017ko mai. 3a, 11:00

Hontza Museoak kolaborazio hitzarmena sinatu du EITBgaz. Horrela, EITBk 14 urte arteko ume eta gaztetxoentzat duen Hiru3 klubean, bertako bazkideek dituzten abantailen artean, apiriletik aurrera Hontza Museora joateko lau sarrera izango dituzte doan. Museoak antolatuko dituen askotariko tailerretan parte hartzeko aukera ere izango dute irabazleek. Horrela gazteengana heltzea du helburu museoak.

Hitzarmena sinatu zutenetik hainbat bazkidek bisitatu dute Mañariko Hontza Museoa, eta Hontzako arduradunen esanetan, “benetan esperientzia polita izan dela ziurtatu dute etorri direnek”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!