Terrazako ortuak zaintzen ikasteko saioak udaletxean

Joseba Derteano 2017ko apirilaren 24a

Terrazetan edo balkoietan ortu txikiak izateko ohitura dutenei zuzendutako ikastaroa antolatu du udalak asteon.

Saio biko ikastaro laburra izango da. Martitzenean eta eguenean aditu batek aholku erabilgarriak eskainiko ditu 18:30etik 20:30era, udaletxean. Izen-ematea oraindino irekita dago udaletik adierazi dutenez.

Bestalde, eguaztenean, liburuaren egunean, haurrentzako tailerrak antolatu dituzte, 17:30ean liburutegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!