Asiako liztorraren gaineko tailerra, Hontza Museoan

Joseba Derteano 2017ko mar. 29a, 13:12

Udaberriagaz batera, Asiako liztorraren presentzia ugaritu egiten da, eta, bere erruz, handitu egiten da erleak desagertzeko arriskua.

Intsektu inbaditzaile hau hobeto ezagutzeko, Hontza Museoak liztor asiatikoaren inguruko tailerra antolatuko du bihar, 18:00etan, Museoak Mañarian duen egoitzan bertan. Izena emateko epea gaur bukatuko da,  info@hontzamuseoa.eus helbidean edo 94 621 65 55 telefono zenbakira deituta egin daiteke. Plazak mugatuak dira. Emanaldi informatiboagaz batera, bideoak eta irudiak ikusgai izango dira, eta, ostean, liztorrentzako tranpa eraginkorra egiteko aukera eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!