Biketrial-aren mundu mailako izarra Mañarian

Anboto 2016ko abu. 13a, 10:00
Javi Alonso Biketriala praktikatzen

Bizikleta gainean paisaia malkartsu eta gatxetan akrobaziak egiteari Biketrial deitzen zaio. Kirol honetan dabiltzanek oreka, ausardia eta abilezia handia erakusten dute. Gaur egun munduan dagoen erreferente nagusietako bat Javi Alonso asturiarra da, eta abuztuaren 14an, 17:00etan, erakustaldia eskainiko du plazan. Alonso Espainiako gaur egungo txapelduna da. Bere ibilbidean birritan geratu da Europako txapeldun, eta beste hainbatetan munduko azpitxapeldun.

Lehenengo, gaztetxoentzat zirkuitu bat atonduko du. Berak gidatuta, gura duten gaztetxoek euren abilezia erakusteko aukera izango dute. Ondoren, bere txanda izango da.

Kirol arloko erakustaldiekin jarraituz, abuztuaren 15ean, 13:00etan, askotariko herri kirolak erakutsiko dituzte Arratiako Irati Astondoak, Andoni Urrutiak, Uxue Ansorregik eta Mikel Agirrek. Gaztetxoen herri kirola erakustaldiak ere izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!