Plater-tiro txapelketa egingo dute zapatuan, Mañarian

Anboto 2015ko uzt. 1a, 12:03

Uztailaren 4an, plater-tiro txapelketa jokatuko dute Mañarian, Mugarra Ateneo Zinegetikoak antolatuta. Garaitorre jatetxearen inguruetan izango da txapelketa, 16:30etik aurrera. Parte-hartzaile bakoitzak hamabost plater tirokatzeko aukera edukiko du, eta jokaldi onena egiten duena izango da garaile. 100 euro eta hainbat produktu gastronomiko eramango ditu etxera punteria onena duenak, eta beste hogei bat sari ere badituzte prest sailkapeneko hurrengoentzat.


Federatutako afizionatuek ere jokatu ahalko dute, bereizitako maila batean. Lehenengo hamarrek txorizoak eta txakolina lortu ahalko dituzte, eta guztien artean eskopeta bat zozkatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!