Areition jaiak ospatuko dituzte astelehenean

Joseba Derteano 2017ko apirilaren 28a

Berano Txiki auzoko jaiak amaitu ostean, Areitio auzokoen txanda da. Maiatzaren 1eko astelehenean Marixelen jaiak ospatuko dituzte auzotarrek.

Lehenengo, ohiturari eutsiz, meza egongo da hango ermitan. 12:00etan hasiko da, bertaratu gura duten denetzat. Mezaren ondoren, 13:00etan, herriko dantza taldeak saioa eskainiko du. Dantzarien jardunagaz eta auzotarrek sortutako jai-giroagaz eguerdira arte iraungo du ospakizunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!