Zornotza ez beste herriek asteburuan hasiko dituzte kanporaketak. Durangaldeari begira, Mallabiak eta Iurretak elkarren kontra jokatuko duten kanporaketa da erakargarriena. Gaur, 19:30ean, joaneko partiduak jokatuko dituzte Mallabian. “Kadeteetako pilotari biek eta gazteetako batek lehenengoz jokatuko dute herriartekoa”, dio Xabat Uzuriaga herriko pilota elkarteko kideak.
Elorrio-Portugalete, Orozko-Abadiño eta Usansolo-Atxondo dira beste kanporaketak. Zaratamo-Bilbao kanporaketaren arteko irabazlearen zain dago Zornotza.