Domekan 11:00etako mezagaz hasiko dute eguna. Segidan, gazteen arteko desafioa antolatu dute, eta askotariko jokoak ere egongo dira: lapiko apurtzea, oilo harrapaketa… Salda eta txorizo pintxoak doan banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Arratsaldean, 17:30ean, lasterketa bitxi batean parte hartzeko aukera egongo da. Ermitan hasi eta Agarre izeneko baserri batera joan-etorria egin beharko dute parte-hartzaileek. Antolatzaileek denbora bat markatuko dute joan-etorri hori egiteko eta, datu hori jakin barik, ezarritako denborara gehien hurreratzen denak irabaziko du lasterketa. 18:30ean hasiko den magia ikuskizunagaz amaituko dituzte jaiak.