Gidari baten kontrako diligentziak zabaldu dituzte alkoholemia-proban positibo ematearren, Mallabian

Anboto 2017ko mar. 26a, 21:55

Argazkia: Iker Barrutieta

Ertzaintzak jakitera eman duenez, asteburuan bost auto gidarik positibo eman dute alkoholemia-proban. Gidari horietako bat Mallabian geldiarazi dute. Ertzaintzak jakitera eman duenez, atzo, proba horretan baimendutako tasatik gora eman zuen gidari batek eta bere aurkako diligentziak ireki zituzten. Donostian, Zumaian, Portugaleten eta Irunen ere antzeko kasuak gertatu dira asteburuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!