Udalekuetan izena eman daiteke ekainaren 10era arte

Anboto 2016ko mai. 26a, 10:14

4 eta 14 urte arteko ume eta gazteek Mallabiko udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute. Ekainaren 27tik uztailaren 15era izango dira udalekuak. Izena emateko interesa dutenek dagozkien orriak eskolan, udaletxean eta Kultur Etxean eskuratu ditzakete. Guztira, 50 plaza eskainiko dituzte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, izena emateko lehentasuna herriko umeek izango dute. Udalekuen ordutegia astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara izango da.

Udalekuek irauten duten hiru asteetan umeek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute. Eguenetan Berrizko igerilekuetara eta Basondora irteerak aurreikusi dituztela aurreratu du Satxibu elkarteko Maider Gisasolak. Gainerako egunetan Mallabia inguruan ibiliko dira. “Egun bakoitzean gai bat lantzeko asmoa dugu”, dio Gisasolak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!