Izaro Andresek lehen diskoa kaleratzeko 'crodwfunding' kanpaina abiatu du

Anboto 2016ko mai. 5a, 12:00

Hamabi kantako lehenengo diskoa kaleratu ahal izateko, crowdfunding kanpaina abiatu du Izaro Andres Mallabiko abeslariak. Bere proiektua gauzatu ahal izateko babes ekonomikoa ematen dioten musikazaleei hainbat eskaintza egin dizkie Izaro Andresek.

Astebete pasatxoan, helburutzat ipini duten diru-kopuruaren (3.853 euro) erdia lortu dute, eta beste hilabete batez egongo da aukera Izaro Andresen lehenengo diskoaren argitalpena www.goteo.org helbidearen bitartez  laguntzeko.   

Mallabitarrak aurreratu duenez, euskarazko letra duten sei kanta, eta gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako beste hiruna bilduko ditu bere lehenengo diskoa izango denak, eta 500 ale kaleratu gura dituzte.

Iaz interneten argitaratu zuen Paradise kantaren bideoagaz ekin zion bideari Izaro Andresek, eta lehenengo diskoa du orain helmuga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!