Lau egunetan lau partidu jokatu behar ditu Elordik

Anboto 2015ko ots. 24a, 12:43
Aitor Elordi mallabiarra

Aitor Elordi kantxara kantxa ibiliko da egunotan. Lau egunetan lau pilota partidu jokatu behar ditu. Ez da ohikoa eta berarentzat ere lehen aldia izango dela adierazi du. Baina ez da kexatzen, txapelketetan gora heltzen ari den seinale delako.


Eguenean Biharko Izarrak txapelketako estreinaldia izango du.

Barikuan, 20:00etan, Lezamako pilota txapelketako finala jokatuko du Gorka Otaduy berriztarragaz bikotea osatuz; Laso eta Martija nafarrak izango dituzte aurkari: “Aurkariak puntan dabiltzan pilotariak dira eta partidu estua izango da”.

Zapatuan, Tolosako Miguel Soroa txapelketako finalerdia jokatu du. Txapelketa Oier Etxebarriagaz hasi zuen, baina eskuko mina dela-eta Mikel Urizar markinarrak ordezkatu zuen: “Partidu onak egin ditugu eta gustura nabil Urizarregaz”. Errandonea eta Ibarrondoren aurka jokatuko dute.

Azkenik, domekan, Otaday eta biek, Euskal Ligako finalerdia jokatuko dute Iurretako Olaburu pilotalekuan; Gasteizko Zaramaga taldeko Larrañaga eta Hernández izango dituzte kontrario. Elordi eta Otaduy iaz irabazitako txapela defendatzen dabiltza aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!