Arrietak eta Aspuruk aldapa gora zuten partidua irabazi dute

Anboto 2014ko mai. 16a, 13:48
Biharko Izarrak txapelketan Arrietak eta Aspuru abadiñarrak partidu zaila atera zuten aurrera atzo: 11-19 galtzen zihoazen eta handik zuzenean 22ra joan ziren.

 

Arrietak eta Asier Aspuru abadiñarrak 22-19 irabazi zuten atzo Olano eta Imazen aurka. Partiduko lehen zatia orekatua izan zen: 8-9. Ondoren, Olanok eta Imazek ihes egitea lortu zuten (11-19), baina partidua erabakita zegoela zirudienean Imaz gainbeheran sartu zen. Arrietak ondo aprobetxatu zuen abagunea sake ilada sartzeko. Irabazleak zuzenean joan ziren 22ra. Lopez izan zen laukotean onena erremate asko eta ederrekin, eta Aspuruk ondo bete zuen bere lana.

Jardunaldiko bigarren partiduan Urretabizkaiak eta Arratibelek 22-17 irabazi zuten Urbietaren eta Ibarrondoren aurka. Bikote irabazlea partiduko pisua Ibarrondori kargatzen saiatu zen eta taktika ondo irten zitzaien. Hala ere, partidu gogorra jokatu zuten, azken txanpara 16nako berdinketarekin heldu zirelako.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!