Konposta zelan egiten den irakatsiko dute

Anboto 2014ko urt. 20a, 06:00
Mallabiko Udalak konpostaren aldeko apustua egin du. Urtarrilaren 23an autokonposta egiten ikasteko ikastaroa eskainiko du Vermicam enpresako teknikariak kultur etxean, 18:30ean. Lur zati bat duten pertsonek konpostatzen ikasteko aukera izango dute.

 

Debabarreneko Amankomunazgoaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzagaz Mallabiko Udalak autokonpost eta auzokonpost kanpainak jarri ditu martxan. Mila Mondragon alkateak dioenez, “helburua da organikoa Mallabian bertan gelditzea”. Konpost sistema erabiltzen duten herritarrek, gainera, %15eko hobaria izango dute zaborraren fakturan.

Herrigunean auzokonposterako lau gune jarri dituzte: Ansoagan, Intxaurtin, Arteizen eta Mallabarrenan. Gune horiek datozen egunetan martxan jarriko dituzte, eta erabiltzaileek bertako giltzak izango dituzte.  

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!