Badator Zornotzako Gazte Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Gazteak 2015ko mar. 4a, 19:43

Martxoaren 14an, larunbata, Zornotzan Gazte Eguna ospatuko da. Eguerdiko hamabietan hasi eta egun guztian zehar luzatuko da jai giroa.

      Martxoaren 14a adin guztietarako jaia izango da, parte hartzea helburu duen egitarau borobila eraiki dugu guztiontzat.

Eguerdian umeak izango dira protagonista, 12:00etan Zubiondo parkean jolasak eta tailerrak egongo dira. Ondoren, 13:00etan erraldoiak irtengo dira Zelaieta parketik eta herrian zehar ibiliko dira, zanpantzar ikastaroa ere egongo da. 

15:00etan Gazte bazkaria egingo da (txartelak Saltxa eta Urtzan salduko dira). Herriko trikitilariek alaituko dute bazkal osteko kafe garaia. Arratsaldean Eonian elektrotxarangarekin batera ibiliko gara herritik zehar. Egunari amaiera emoteko, gauean kontzertuak egongo dira Zubiondo parkean. 

 

Goazen herriari bizie emoten!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!