Bigarren mailan ari den Tabirako Baqué lidergoan sartu da. 21. jardunaldiaren ostean, bere momenturik onenean dago David Querok eta Jorge Olanok zuzentzen duten taldea. Azken jardunaldiko partidua oso borrokatua izan zen eta luzapenean erabaki zen gure taldearen alde, nahiz eta atsedenera heldu aurretik 13 puntuko abantaila lortu. Hala eta guztiz ere, Hernani Tecnum S.D. sailkapenaren 4. postuan eta 2 garaipenera dagoen taldea izanik, berriro sartu zen partiduan eta lan handia egin behar izan zen garaipena azken segundoetan lortzeko.
Garaipen eta denboraldi bikaina! Bigarren urtez jarraian lan itzela talde hau egiten ari dena! Aurrera mutilak!
Maila bat beherago, Bizkaiko seniorren lehen maila berezian, Zornotzako bigarren taldea dugu, garaipen garrantzitsua lortuta eta beheko postuetatik urruntzeko lanak ondo bideratuta.
Eta, azkenik, garaipenen bidean sartuta dagoen beste talde bat Anbotopeko dugu, senior mailako lehen mailan, hirugarren postuan gogor finkatuta, azken hiru partiduetan garaipenak lortuta.
Nesketan, ostera, gauzak ez doaz berdin. Zornotzako senior taldea azken postuan dago, garaipen batekin.Urte gogorra. Aupa, neskak!
Tabirako Baqué 2, ostera, igoera fasea jokatzen ari da, 4. postuan dago eta gora igotzetik bi garaipenera. Aurrera!