ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!!!

Erabiltzailearen aurpegia Kantxa Zati Bat 2014ko eka. 9a, 15:33
ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!!! Gaur Euskal Herria argi ezberdin batekin esnatu da, itxaropentsu. Gure izerdi tantak jendetza baten emozio malko bihurtu genituen atzo. Aurpegi zoriontsuak eta ilusioz betetako begiradak ikusi ahal izan genituen nonnahi. Gure kanta, ♫jende zoriontsua herri libre batean♫, egi bihurtzeko urrats handi bat eman gendun. Ez ahaztu, hona, gure lanak eta indarrak ekarri gaituztela, baina badakigu, bidaiaren hasiera besterik ez dela hau. Ez daigun orain, beste batzuen esku laga gure esku jarraitzen duena, gure bidea. Milaka lagun elkarri, ezberdinari, eskua emanda, geldiezinak gara, horregatik, gure eskuak zabalik jarraituko dabe, esku berrien beroaren zain, elkarlanerako gonbitea berriz luzatuz, gure artean lekua eginez, bileretan aulkia gordez. Arrakastak ospatzen ohitzen hasi beharko gara, irribarrea ahoan itsasten ikasi dogun moduan. Hurrengo urratsa elkarrekin pentsatu eta emateko eguna helduko da, ordura arte, disfrutatu daigun lortutakoaz. ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO!!!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!