Berriztarren eskuekin osatutako mosaikoa

Berriztarren eskuekin osatutako mosaiko honen bitartez gure burua aurkeztu nahi dogu Anbotok eskeinitako lehio honetan. Gu KANTXA ZATI BAT gara, Euskal Herri osoan zehar zabaltzen ari dan GURE ESKU DAGO birusaren Berrizko bertsioa.

Danon artean lortuko dogulakoan gagoz, gure esku dagolako.
Hurrengo erronka Ekainaren 8an Durango eta Iruña batuko dituen GURE ESKU BIDEA giza katea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!