Eskerrik asko, neskak

Durangaldearentzat ez da urte ona izaten ari gizonetan. Eskerrak emakumeak Bizkaiko areto-futbolean agintzen ari diren, Sasikoa lehen postuan egonkortuta, eta oraindino partidurik galdu barik, eta Elorrioko Buskantza meritu handiko zazpigarren postuan.

Kadete mailan, ordezkari bakarra den Sasikoa laugarren dago, eta ia segurtatuta dauka azken faserako txartela. Gazte mailako taldeak ere ondo dabiltza (3. Sasikoa, 4. Mallabia eta 6. Elorrio), eta bai Sasikoak eta bai Mallabiak igotzeko aukerak dituzte.

Afizionatu mailako gizonak, aldiz, eskas dabiltza oro har. Presion Break da maila ematen ari den bakarra, eta hasiera-hasieratik, Hirugarren Mailako txapeldun izateko borroka betean dabil. Berriztarrek Bigarren B Mailarako igoera lortu dezakete, eta lorpen itzela litzateke nazional mailako kategorietan debutaria den talde batentzat. Kontrara, Sasikoa eta Elorrioko aurreikuspenetatik behera dabiltza; 9. Elorrio eta, arrisku postuan, 14. tokian, durangarrak. Euskal Ligan Mallabia (9), Elorrio B (13) eta Sasikoa B (14) ez dabiltza denboraldi ona egiten.

Erregional mailetan, eskualdeko zortzi taldeetatik batere ez dago goiko postuetan. Ezta txapelketa batean ere. Hurrengo batean sakonduko dut talde hauetan; ea datozen jardunaldietan gorantz egiten duten.

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!