Entzun, irakurri,...

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Garaizabal (Irakaslea) 2013ko mai. 31a, 08:30
Entzun. Entzunaren entzunaz hizkuntza ikasten dogu. Entzun, irakurri.

\"\"Entzun.

Entzunaren entzunaz hizkuntza ikasten dogu.

Entzun, irakurri.

 

Laupabost urtegaz mundu guztiak irakurri gura dau. Eta gauza guztien zergatiak galdetu. Askotan ingurukoak gogaitu arte. Irakurtzen ikasiz gero, zergatien erantzunak liburuetan edo sarean topatu leikez.

 

Egokia izan leike gurasoek eta inguru hurbilekoek irakurtzea, zer ikusi hura ikasi.

 

Baina irakurtzerakoan onartu behar da, gura doguna, gura dogun moduan eta irakurtzen hasi eta amaitu barik uzteko eskubidea.

 

Irakurtzeak onura hauek dakarz: geure buruari galderak egitea, dakigunarekin erlazionatzea eta egiaztatzea, ez dakigunaz jabetzea, pentsatzea, arreta eta oroimena garatzea eta ea irakurtzen jarraitu nahi dugun jakitea.

 

Entzun, irakurri, jakin.

 

Irakurtzearen indarraz gauzak ulertzera heldu geinkez, eta ulertuz gero ez da bat be nekeza jakitea.

 

Bizitzan beste arlo askotan moduan ezin da gaurtik biharrera gauza pila bat ikasi eta jakin.

 

Garrantzi handikoa da entzutea, eta horrekin batera aditzea, galdetzea, eta gero aditutako horren eskema egin eta idaztea, gero lasai noizbehinka irakurtzeko eta irakurriaren indarraz ikasteko eta jakiteko. Ahal den luzaroen iraun daian gure buruan.

 

Entzun, irakurri, jakin, bizi.

 

Ikasturtea ondo amaitu duzuenoi: zoriontsu bizi zaitie!.

 

Zoli entzun! Errime irakurri! Eurrez ikasi! Ugari jakin! Eta zoriontsu bizi gurpilak bere horretan jarraitu daian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!