Iraileko aldapa, inoiz baino gogorragoa

Oporretatik itzultzea ez da hain gogorra izaten lan bat badugu, berriz ere horretan jarduteko. Frantzisko aita santuak aste honetan esan duen legez, lan duin bat. Beharbada, bitxia irudituko zaizue aita santuak esandakoa errepikatzea, baina badirudi ganora handiagoz hitz egiten duela erlijio arloko beste agintari batzuek (adibidez, Rouco Varelak) baino

\"\"Oporretatik itzultzea ez da hain gogorra izaten lan bat badugu, berriz ere horretan jarduteko. Frantzisko aita santuak aste honetan esan duen legez, lan duin bat. Beharbada, bitxia irudituko zaizue aita santuak esandakoa errepikatzea, baina badirudi ganora handiagoz hitz egiten duela erlijio arloko beste agintari batzuek (adibidez, Rouco Varelak) baino.

 

Bergogliok bestelako sexu joerak dituena kritikatzea saihesten du, adierazi du inoiz ez dela eskuindarra izan, eta hausnartzen ari da emakume bat kardinal izendatzeko aukera inguruan. Asmo horiek adieraztean marketina egon arren, horiek ikusita, askoz ere sentiberatasun eta errespetu gehiago erakutsi ditu bere aurrekoek baino.

 

Hala ere, okerrago daude lanik ez dutenak. Ezin dira oporretan joan, eta ezin dira gaixotu, osasun unibertsalik gabe, ordaindu egin beharko baitugu bizi ahal izateko. Horrez gainera, ezin diote hipotekari aurre egin, ez eta ur eta argiaren fakturei ere. Are gutxiago, eskolako gastuari; aurten, gainera, marka historikoak hautsi ditu dirudienez, eta, gainera, bekak inoiz baino urriagoak dira.

 

Lanik ez badugu, erakundeen laguntza bilatzen dugu, baina, normalean, familiari esker egiten dugu aurrera. Hala ere, familiek gero eta zailago dute, PPri esker, oso langile gutxik baitu hitzarmen kolektiboaren babesa. Eta zer esango dugu erretiratuei buruz? Familiaren zama eraman behar dute bizkarrean, gero eta ahulago egon arren. Aste honetan jakin dugunez, Rajoyren gobernuak erretirodunak areago txirotzea erabaki du. Haien kontura “aurreztea”, orain esaten den moduan.

 

Zer egin behar dute, eta zer egin ahal dute udalek honelako uneetan? Enplegu-planak jarri behar dituzte abian, langabeak kontratatu ahal izateko. Nire ustez, Durangoko Udalean ahalegin berezia egin beharko genuke arlo horretan, gorriak ikusten ari diren herriko familiei sostengua emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!