Irakurgai feministei buruzko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia BizentaMogelBiblio 2018ko mar. 23a, 10:00
Danele Sarriugartek dinamizatutako tailer honetan hiru liburu irakurriko ditugu.
Irakurgai feministei buruzko tailerra 

Garai eta testuinguru ezberdinetan idatzi ziren denak, baina guztiek izan zuten eragin handia, eta mugarritzat jo ohi dira. Ibilbide moduko bat osatzen dute, oso-oso orokorra izanik ere.

Metodologia:

- Tailerra euskaraz izango da, baina liburuak euskaraz zein gazteleraz irakurri ahal izango dira.  
Izena-emateko eta liburua eskuratzeko deitu bibliotekara (946030041) edo idatzi mezu bat liburutegia@durango.eus helbidera. 

- Saio osoak eta independenteak dira bere horretan.

- Saioaren hasieran autorea eta testuingurua azalduko ditugu (nor zen, noiz eta zertarako idatzi zuen lan hori, zer harrera izan zuen eta abar).

- Testua aztertuko dugu. Horretarako, galderak, pasarteak eta ariketa txikiak erabiliko ditugu.

- Egoki irudituz gero, irakurgai nagusiaz gainera, beste material batzuk ekarriko ditugu, aztertu eta konparatzeko.

- Bibliografia osagarria banatuko dugu, nahi duenak jarrai dezan irakurtzen eta sakontzen.

 

Apirilak 16. Gela bat norberarena; Virginia Woolf (Consonni, 2012; itzultzailea: Maria Colera).

Maiatzak 7 Emakumeak, arraza eta klasea; Angela Davis (Elkar, 2016; itzultzailea: Danele Sarriugarte).

Maiatzak 28. King Kong teoria; Virginie Despentes (Elkar, 2017; itzultzailea: Itziar Diaz de Ultzurrun).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!