Ahaztuz gure arteko

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Eta abar bertso eskola 2014ko api. 10a, 14:50
Ahaztuz gure arteko
ezbai ta debate,
nortasun baten bila
batera jo ta ke;
Euskal Herri euskaldun bat
hain eder litzake,
euskara ahoz-aho
ta aterik ate;
senti zaitez zu ere
herri honen parte!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!