Urbiara mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia Udabarri EDT 2016ko mai. 17a, 19:35

Ohitura zaharrak berreskuratuz, ekainaren 19an Urbiara mendi irteera antolatu dogu!

Zornotzatik autobusez abiatuko gara eta izen ematea Udabarriko lokalean egin ahal izango da, ekainaren 8ra arte. Astelehen, astearte eta asteazkenetan 18.00etatik 19.00etara. Nagusiek 10 euro ordainduko dituzte, eta 16 urtera arteko umeek 5 euro. Mendiaz, musikaz eta dantzaz gozatzeko egun ezin hobea! Animatu eta etorri!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!