Udabarrik 50 urte!

Erabiltzailearen aurpegia Udabarri EDT 2016ko ots. 16a, 22:18

Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak, bere 50.urteurrena dala eta, datorren martxoaren 11n, barikua, Ibarra Sagardotegian afaria ospatuko dau. Udabarrigaz harremana daukan edo izan dauan edonor etorri leike! Afari honegaz, urtean zehar burutuko doguzan ekitaldietarako ideiak biltzea espero da.

 

Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak, bere 50.urteurrena dala eta, datorren martxoaren 11n (barikua) Ibarra Sagardotegian afaria ospatuko dau. Udabarrigaz harremana daukan edo izan dauan edonor etorri leike! Afari honegaz, urtean zehar burutuko doguzan ekitaldietarako ideiak biltzea espero da. Parte hartzeko, 30 € sartu beharko dira 2095-0023-50-9106112299 (BBK) kontu korrontera. Apuntatzeko epea martxoaren 4ra arte luzetuko da.

Eguna: martxoaren 11n, barikua, iluntzeko 20:30etan, Udabarriko lokaletan (Ixerbekoa z/g, polikiroldegi azpian).

Prezioa: 30 € (Ibarra Sagardotegirako autobusa barne).

Alkarregaz 50.urteurrena antolatzeko gogoakaz? Zatoz! Animatu eta parte hartu! Zure ideiak beharrezkoak dira! Erdu!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!