Badatoz Inauteriak! Atzera kontua hasi da, eta

Erabiltzailearen aurpegia Udabarri EDT 2015ko ots. 5a, 15:27
Badatoz Inauteriak! Atzera kontua hasi da, eta laster ospatuko ditugu Inauteriak Zornotzan ere. Horretarako, Udabarri Dantza Taldeko dantzari txiki zein nagusiak Inauterietako dantzak entsaiatzen gabiltza, eta mozorroak ere prest ditugu! Ziripot, zaldiko eta Euskal Herriko Inauterietako beste zenbait pertsonai aterako dira kalera, igandean, otsailaren 15ean, eguerdi aldera. Animatu, jantzi zuen mozorroak eta etorri dantzan! Entseguak: otsailaren 6an eta 13an, 19:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!