Zornotzako II. Umeen Dantzari Eguna ospatuko da domekan

Erabiltzailearen aurpegia Udabarri EDT 2014ko mai. 6a, 16:08
Domekan, maiatzaren 11an, ospatuko da Zornotzako II. Umeen Dantzari Eguna. Udabarri Euskal Dantzari Taldeak antolatutako jaialdiak 300 ume bilduko ditu.

Domekan, maiatzaren 11an, ospatuko da Zornotzako II. Umeen Dantzari Eguna. Udabarri Euskal Dantzari Taldeak antolatutako jaialdiak 300 ume bilduko ditu. Durangaldeko dantza taldeak izango dira nagusi: Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze, Elorrioko Besaide, Mañariako Andra Mari, Ermuako Txindurri eta Durangoko Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin. Horiez gain, Gernikako Elai Alai dantza taldeak ere hartuko du parte.

Bizkaiko dantzak izango dira nagusi, eta dantzariek bi erakustaldi egingo dituzte. Goizeko 12etan Zelaieta parketik abiatuko da kalejira, Zornotzako Udazken txistulari taldearekin batera. Herriko kaleetan dantzan egin ondoren, gazteenak bazkaltzera joango dira, etxe eta txokoetara. Arratsaldeko ekitaldia izango da eguna borobilduko duena. Herriko plazan elkartuko dira partaide guztiak, eta  17.30etatik aurrera emanaldia eskainiko dute, egunari bukaera emanez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!