Badator Umeen Dantzari Eguna!

Erabiltzailearen aurpegia Udabarri EDT 2014ko mar. 20a, 18:02
Badator Umeen Dantzari Eguna! Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Dantzari Eguna antolatu du. Umeek euskal dantzez gozatu eta egun polit bat igarotzeko asmoz. Jaialdia maiatzaren 11an ospatuko da, eta Durangaldeko taldez gain, Bizkaiko beste zenbait taldek ere hartuko dute parte.

 

Egun osoko egitaraua dago antolatuta: goizean, herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute taldeek, ondoren, bazkaltzera joango dira, eta arratsaldean izango da ekitaldi nagusia. Guzti hori posible izateko, guztion parte hartzea beharrezkoa da. Animatu eta jaso umeak etxeetan bazkaltzen! Eman izena 679625007 telefono zenbakian, edota idatzi emaila udabarri@gmail.com helbidera!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!