Basokoipetsu Eguna San Bartolome auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Nañon Zorrontza Euskeraz 2016ko urt. 22a, 09:41

Urtarrilaren 31n, domekan, BASOKOIPETSU EGUNA ospatuko da San Bartolome Auzoan, Nañon Zorrontzan Euskeraz taldeak antolatuta. Domeka horretan, goizeko 10etan izango da zita, Kalbario Plazan, oinez joateko San Bartolome auzoraino. Bertan, sua prest, eta sagardoa ere egongo da. Txerrikia, ogia, eta txitxiburduntzia egiteko zotzak norberak eroan beharko ditu.

Inauteri garaian, eta garizuma hasi aurretik, aspaldikoa da basokoipetsua egiteko ohitura Euskal Herrian nahiz gure herrian, izen ezberdinak agertzen badira ere (Basokoipetsu, Kanpomartxo, Txitxiburduntzi,…). Hori dela-eta, aurten ere ohitura horri eutsi gura diogu, goiz eder bat igaroz, euskaldunen artean!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!