BERTSOMAGIA

Erabiltzailearen aurpegia Nañon Zorrontza Euskeraz 2014ko mai. 29a, 13:08
Ekainaren 6an, barikuan, 20:00etatik aurrera, KIDAM magoak hurbileko magia emanaldia eskainiko du kalerik kale, Tomasa Taberna ingurutik abiatuta. NAÑON ZORRONTZAN EUSKERAZ taldeak antolatuta, Beñat Ugartetxea eta Igor Elortza bertsolariek ere girotuko dute emanaldia.

 

Aurrekoetan herrian arrakasta handia lortu eta gero, oraingoan helduentzat arituko da Kidam magoa. Jendartean ibiliko da esku-jokoak egiten, eta ondo-ondotik ikusteko aukera egongo da, beraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!