Photowalk: argazkizaleen topaketa Topa Gerediaga jaian

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2015ko mai. 28a, 00:00

Ondareari argazkiak ateratzeko aitzakiarekin, ekainaren 7an, Gerediaga Elkarteak argazkizaleak batu nahi ditu elkartearen 50. Urteurrena ospatzeko antolatu duten Topa Gerediaga Jaian.

Durangoko alde zaharreko ondarea ezagutu eta argazkiak ateratzeko tartea hartuko dute Durangaldean lehenengoz egino den Photowalk ekimenean. Argazkizaleak elkartu, elkar ezagutu eta euren esperientziak trukatzeko ekimen hau mundu osoko hiri askotan egiten da. Maila guztietako argazkizaleak batu ohi dira eta helburu bakarra zaletasun bardina konpartitzen dutenekin ordu batzuk pasatzea. Helburu orokor horri Gerediagak elkarteak berak duen beste bat gaineratu dio: ondarea zabaltzea. Horregaitik, photowalk honetan ibilbidean zehar bisitatuko dituzten lekuen ondarea ezagutzeko aukera izango dute partehartzaileek.

Hitzordua, ekainaren 7an,  Durangoko Andra Mari elizpean izango da goizeko 10etan eta bi ordu eta erdiko ibilbidea aurreikusita dago. Txelu Angoitia argazkilaria izango da koordinatzailea. Interesa dutenek, aurretik izena ematea komeni da gerediaga@gerediaga.eus helbidean, ibilbidean zehar ikusiko duten ondarearen gaineko informazioa eskuratu ahal izateko. 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!