Gerediagako Foru Zelaia apirilaren 5etik aurrera zabalik egongo da asteburuetan

Gerediaga elkartea, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa eta Abadiñoko udalaren elkarlanari ezker eta auzokoen bultzadaz, datorren apirilaren 5etik aurrera gune historiko honen ateak zabalduko dira, asteburuetan eta baita Aste Santuan ere.

Frogatzat hartuko diren aste batzuk eta gero, tartean dauden erakundeek esperientziaren balorazioa burutuko dute, toki historiko honen zabaltzearen jarraipenaren inguruan erabakitzeko. Neguko ordutegia 10.00etatik 18.00etara izango da eta udako ordutegia (maiatzaren 1etik urriaren 1era arte) 10.00etatik 20.00etara luzatuko da.

Leku-zabaltze hau, ekimen berri batzuen lehenengokoa da. Gerediaga elkartea, dagoeneko, lanean ari da, seinaleztapen-sistema berezi baten diseinuan, bisitariak erreferentzi-puntu honek duen balio kultural eta artistikoa ezagutzeko.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!