Gorka Fraile preso politiko durangarrari mingaineko minbizia diagnostikatu eta orain dela urtebete egin zioten gaixotasuna sendatzeko ebakuntza. Ordutik proba bakar bat ere ez diote egin, baina presioa dela medio, azken asteotan egindako probek argitu dute ez duela dagoeneko minbizirik. Hala ere, Gorka ez dago guztiz sendatuta eta horregatik bere askatasunaren aldeko protestak aurrera doaz hainbat herritan.
Abadiñoko Sare Herritarrak bultzatuta, Gorkari espetxe araudia ezartzea eskatzeko mozio bat aurkeztuko da asteartean udaletxeko plenoan arratsaldeko 7retan. Horren harira, konzentrazioa deitu dute, egun horretan bertan, Abadiñoko udaletxearen aurrean 18:30etan, aurkeztuko den mozioari babes herritarra emateko.