Uztabarritzen ekimeneko bertso saioak 50 bat izurtzar batu zituen

Anboto 2024ko mai. 2a, 09:23

Izurtzan egindako bertso saioko irudia.

Errepikatzeko modukoa. Horixe diote Uztabarritzen bertso zirkuituko antolatzaileek joan zen barikuan Izurtzan izan zen bertso saioari buruz. Zirkuituko laugarren aldiak lehenengoz bisitatu zuen Izurtza eta harrera ona jaso zuen.

50 bat izurtzar batu ziren Argintxu elkartean Bittor Altube, Eneko Abasolo Abarkas eta Unai Iturriaga bertsolarien jarduna jarraitzera. Amaieran luntx bat egin zuten bertaratu ziren denentzat, Argintxuren eta udalaren artean. Uztabarritzenek Atxondon izango du hurrengo geralekua, maiatzaren 11n.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!