Izurtzako plazan Txitxiburduntzi Eguna ospatzeko aukera dago, domekan

Anboto 2024ko ots. 2a, 11:27

Txitxiburduntzi Eguna ospatzea urteroko ohitura da Izurtzan, eta aurten ez da salbuespena izango.

Urtero hainbat izurtzar batzen da ekitaldira, eta Izurtzako Udalak aurten ere plazan batu eta eguerdi-pasa egiteko aukera eskainiko die herritarrei domeka honetan. Gainera, eguraldi ona dago iragarrita astebururako. Jai-giroa sortzeko, urtero legez, udalak sua prestatuko du eguerdian, herriguneko plaza inguruan, eta han ospatuko dute Txitxiburduntzi Eguna. Suaz gainera, udalak edaria ere ipiniko du bertaratzen direnentzat. Suan egiteko janaria, ostera, norberak eroan beharko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!