Zakarrak jasotzeko kamioi berrientzat erosoagoa da horrela, aurrekoak baino handiagoak baitira. Orduan zakarrontzi berde batzuk kendu barik geratu ziren Durangaldean, eta orain kentzen dabiltza. Izurtzan Santo Tomasekoa lekuz aldatuko dute, eta Ortuzar auzoan dagoena kendu eta sarrerakoa mantenduko dute. Baina Santa Ageda ermitan dagoena kentzea da udala gehien arduratzen duena, astebururo jende ugari joaten baita bertara. Irtenbide bat bilatu bitartean, zakarrontzia mantentzeko eskatu diote Amankomunazgoari.