Baserrietan bizilekuak egiteko araudia lantzen

Joseba Derteano 2017ko mar. 28a, 09:09

1950a baino lehenagoko baserrien inbentarioa egin du udalak.

Izan ere, baserriak zatitu eta bizileku berriak egiteko eskaera bat baino gehiago jaso izan dute. Udalak ez du egoera horien aurreko araudirik, eta hori lantzeko prozeduraren lehenengo urratsa baserrien inbentarioa egitea da. Orain, Izurtzako baserrien erradiografia eskuartean dutela, bizileku berriak egiteko araudi multzoa jasoko duen txostena prestatzen ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!