Zuhaitz enborrak, belar naturala (kolpeak malgutzeko zorua kenduta), harriak, landareak eta bestelako elementu naturalak erabiliz atondu dute jolasleku berria Izurtzako Santo Tomas parkean. Aurretik zegoen jolaslekuko elementu batzuk ere berrerabili dituzte berriztatu ostean: eserlekuak eta txirrista, esaterako. Umeek irudimena lantzeko estimulua izan gura du jolasleku berriak.