Babeseko etxebizitzetarako lurrak erosteko 300.000 euro aurreikusten dituzte aurrekontuetan

Anboto 2006ko abe. 1a, 11:55

Atzo eguerdian, 2007ko aurrekontuak onartu zituzten EAJk eta Untzillaitz Plataformak, aho batez. Aurrekontu osoa 1.136.713 eurokoa da.

Atzo eguerdian, 2007ko aurrekontuak onartu zituzten EAJk eta Untzillaitz Plataformak, aho batez. Aurrekontu osoa 1.136.713 eurokoa da.

Diru atalik handiena babeseko etxebizitzetarako lurrak erostera bideratu dute; 300.000 euro guztira. Beste 200.000 euro biribilgunearen proiektua eta lanak gauzatzeko erabiliko dituzte. Horrez gainera, babeseko etxebizitzen gaineko ikerketa egiteko 100.000 euro erabiliko dituzte. Ikerketa hori 2007ko lehen hiruhilabetean hasteko konpromisoa hartu dute.

Untzillaitzek aurrekontuen alde egin zuen, “lurrak erosteko diru atala aurreikusten duelako” Iker Ballarin zinegotziaren esanetan: “Eta baita babeseko etxebizitzen inguruko ikerketa egiten lehenengo hiruhilekoan hasteko konpromisoa hartu delako. Horixe nahi genuen, eta baldintza horiek eman direnez, baiezkoa eman diegu aurrekontuei”.

60.000 euro plazako oztopo arkitektonikoak kentzeko eta udaletxean ezinduentzako igogailu antzekoa egokitzeko erabiliko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!