[BIDEOA]: "Pirotekniarik gabeko artefaktua da 'Hasiera bat"

Anboto 2024ko mar. 1a, 16:00

Denbora tarte txikian, isilune luze hautsiz, kantu berriak aurkeztu eta aurkezpen-biran murgildu da Gorka Urbizu. Hori gutxi ez, eta Kaier bat aurkeztu berri du, argazkiz, eskuizkribuz, hausnarketez eta elkarrizketez osaturik. Gutizia bat, azalean eta mamian.

Gasteizko Santa Maria Kantoiko laugarren zenbakian dagoen Eva Forest Liburutopia ere hasiera bat bizitzen ari da. Kafea eta liburuak eskaintzen ditu espazio goxoan, Gorka Urbizuk Hasiera bat diskoaren sortze-prozesuari loturiko liburua aurkeztu zuen jendaurrean.

TTAPek jaso zuen saioak emandakoa. Elkarrizketa osoa eta Ibai Arrieta argazkilariarekin izandako solasaldia, osorik, entzun eta ikus daiteke TTAPen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!