Astelehenetik aurrera berriro medikua izango dute Mañarian eta Izurtzan

Joseba Derteano 2023ko aza. 12a, 10:30

Mañariko eta Izurtzako osasun zentroetan irailetik hona medikurik barik daudela salatzeko, herri bietako biztanleek elkarretaratze jendetsua egin zuten joan zen barikuan Mañariko plazan. Ehun bat lagun batu ziren, eta protestak bere fruituak eman dituela dirudi.

Osakidetzako Lehen Arreta unitatetik Mañariko Udalari jakinarazi diotenez, astelehenetik aurrera berriro medikua egongo da herri bietako osasun zentroetan. Datorren astean astelehenetik eguaztenera egongo da, baina, printzipioz, azaroaren 20tik aurrera ohiko zerbitzua berreskuratuko du, astelehenetik barikura. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!