Kirolean euskara erabiliko dute Durangaldeko hainbat klubek

Markel Onaindia 2017ko mai. 16a, 10:35

Amankomunazgoak bultzatuta, kirolean euskara indartzeko egitasmo bat jarri zen martxan 2014an.

 Aurten ere hainbat klubek egin dute bat; atxikimendua erakusteko, argazkiak atera dituzte, eta 35 bat ikusgai daude durangaldeaeuskaraz.eus webgunean. “Jarduera fisikoa gazte nahiz helduen aisialdiko ekintza nagusietakoa da, eta garrantzitsua da kirola euskararekin uztartuta agertzea”, adierazi dute eskertuta antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!