Bizkaia-Durangoko hiru ziklistak osatu dute Alcobendaseko podiuma

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 15a, 11:25

Bizkaia-Durango eta CAF Turnkey Engineering taldeetako neskek irabazi dituzte Alcobendasen jokatutako Espainiako Kopako lasterketak.

Bizkaia-Durangoko txirrindulariek beraien nagusitasuna erakutsi zuten Alcobendasen jokatutako Espainiako Kopako lasterketan. Lourdes Oyarbide arabarrak esprintean gailentzea lortu zuen bere taldekide Mavi Garcia eta Femke Verstichelen aurretik. "Hasieratik talde guztia oso ondo aritu da. Oso pozik gaude Alcobendasen lortutakoagatik", adierazi zuen Lourdes Oyarbidek lasterketa bukatutakoan.

Garaipenaz gain, taldeka irabaztea eta Lorena Llamasek Espainiako Kopako liderraren elastikoa mantetzea ere lortu zuten Agurtzane Elorriagaren neskek.

Bestalde, kadete eta gazte mailan iurretako CAF Turnkey Engineering taldeko neskek eskuratu zuten garaipena. Kadeteetan Amaia Lartitegi gailendu zen eta gazte mailan, Isabel Martin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!