Industriaren inguruko jardunaldia antolatu du Durangaldeko Leihakortasun Poloak

Anboto 2017ko mai. 6a, 10:00

Maiatzaren 9an izango da jardunaldia, Durangaldeko giltz sektore eta gaitze-estrategiak izenburupean. Spri erakundeak enpresetarako laguntzak eta zerbitzuak aurkeztuko ditu bertan. Amankomunazgoak, Durangaldeko Enpresen Elkarteak eta IK4-Azterlan zentroak osatzen duten Lehiakortasun Poloaren eskutik dator deialdia.

Spriren informazioaz gainera, Durangaldeko enpresa batzuen testigantzak ere eskainiko dituzte, hala nola, Estampaciones Durango edota Jesus Oñate y Hnos. enpresenak. Jardunaldian parte hartu gura dutenek, azterlan@azterlan.es helbidera idatzi behar dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!