"Euskal Herria, babes herria" oihukatu dute errefuxiatuen aldeko martxan

Anboto 2017ko api. 29a, 13:18

Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak Gernikarako martxak antolatu ditu Euskal Herri osotik, eta Durangaldeko zein Arratiako manifestariak Zornotzan elkartu dira, pausoz pauso Busturialderantz joateko. Muxikan bazkaldu, eta arratsalderako helduko dira Gernikara. Duela 80 urte euskaldunek egin bezala gaur egun ihesean dabiltzanei babesa eskaini diete.

Gaur eta bihar berbaldiak, tailerrak eta kontzertuak egongo dira Gernikan, ekimenagaz jarraitzeko. Taldearen webgunean dago informazio eta egitarau guztia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!