Errefuxiatuen aldeko martxa 08:00etan irtengo da, bihar

Markel Onaindia 2017ko apirilaren 28a

Errefuxiatuen alde Gernikarako martxa antolatu du biharko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Euskal Herriko herri ugaritatik joango dira oinez, bizikletan edota garraio publikoan.

Durangotik oinez joateko hitzordua ipini dute; 08:00etan izango da, Andra Marian. 11:30ean Zornotzan izango dute elkargunea, bertakoekin eta beste herrietakoekin. Gernikara arratsalderako helduko dira. Bestalde, Elorriotik autobusa irtengo da, 15:00etan, aparkalekutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!