Bizkaiko Foru Aldundiak prentsa oharrean azaldu duenez, Vicente Reyes, Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru-diputatua, Berrizko Udaleko ordezkariekin bildu da gaur goizean. Orlan Isoird alkatea eta Francisco del Pino zinegotzia izan dira batzarrean. Aldundiaren arabera, bi ordezkarion eskariz egin da bilera, "tarifikazio berriak ekarri duen egoera aztertzeko". Izan ere, horren arabera, Berriz eta Zaldibar 5. guneari atxiki zaizkio, nahiz eta, orain arte, 4. gunekoak izan diren.
Batzar horretan Vicente Reyesek esan du, behin betiko erabaki bat izan arte Berrizek eta Zaldibarrek orain arte izan duten tarifa-zonaren barruan jarraituko dutela, hau da, 4.ean.
Prentsa oharrean aurreratu dutenez, irizpide bereko agertu dira Tarifak Bateratzeko Batzordea osatzen duten gainerako administrazio eta eragileak. Beraz, hilaren amaieran, batzordeak onartuko du Berriz eta Zaldibar berriro sartzea 4. gunean. Gero, teknikoki ahalik eta lasterren egingo dira egin beharreko aldaketak.