Erabakitzeko eskubidea bertsotan aldarrikatzen

Markel Onaindia 2017ko mar. 31a, 10:32

Durangoko Gure Esku Dagok bertso saioa antolatu du maiatzaren 7ko galdeketari bultzada emateko kanpainaren barruan.

Bihar izango da ekitaldia, 19:00etan, Plateruenean, eta 10 euroko sarrera ipini dute. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Txaber Altube eta Jone Uria bertsolariak arituko dira kantuan, Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara.

Elorriarren kasuan, deialdi bat egin dute domeka honetarako, bideoklip bat grabatzeko. Horrela, herriko hainbat musikarik sortutako abestiari irudia jarriko diote. 11:00etan ekingo diote grabazioari, eta ume, gazte zein nagusiak bertaratzera animatu dituzte.

Bestalde, aipagarria da Elorrioko Udalak galdeketaren aldeko adierazpen instituzionala aho batez onartu duela. Argazki batean islatu zuten akordioa. Durangon ezin izan dute hainbesteko adostasuna lortu, baina EAJk, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak babesa erakutsi diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!